martes, 3 de febrero de 2015

Erresonantzia magnetiko bidezko irudigintza

Erresonantzia magnetiko bidezko irudigintza - Wikipedia, entziklopedia askea.

"Erresonantzia magnetiko bidezko irudigintza (ingelesez Magnetic Resonance Imaging,
MRI) objektu baten barnealdea aztertzeko erresonantzia magnetiko
nuklear deritzon fenomenoa darabilen prozedura ez-inbaditzailea da. Medikuntza irudigintza alorrean erabiltzen da batik bat ehunen aldaketa fisiologiko nahiz patologikoak ikertzeko. Horrez gain, MRI teknikak badu beste erabilpenik ere, harkaitzek hidrokarburoekiko duten iragazkortasunaren kuantifikazioan edota laborantzako nahiz zur industriako produktuen kalitate-ezaugarrien neurketarako azterketa medio ez-suntsitzailetzat kasu.


MRI teknika ez da kimikan erabilitako NMR (Nuclear Magnetic Resonance)
espektroskopiarekin nahastu behar, biak ala biak printzipio berean
(erresonantzia magnetiko nuklearrean) oinarrituta egon arren. Izan ere,
MRIa materiaren atomoen nukleoen seinaleari aplikatutako NMR azterketa sorta bat baita. Orokorrean, uretan aurkitzen diren hidrogeno
atomoen berezitasunak erabiltzen dituzte batak zein besteak, baina MRI
metodoak informazio espaziala eskuratzea helburu duen bitartean, NMR
espektroskopiak molekulei buruzko informazio kimikoa lortzea du
aburutzat. Azterketa mota bat zein bestea burutzeko oinarrizko
ekipamendu berdina erabiltzen da hortaz.[1] Medikuntzan erabilitako MRI eskanerren eremu magnetikoaren intentsitatea 0.1 eta 3 Tesla
(T) bitartean egon ohi da normalean. Hala ere, 21.1 Teslara arteko
makinak ere egitea ahalbidetzen du egungo teknologiak (900 MHzetan
dabiltzan unitateen kasuan; ikusi koefiziente giromagnetikoa eta Larmorren frekuentzia). Tesla bakoitzeko makinaren kostua milioi bat dolar (USD) garestitzen da gutxi gora-behera, eta mantenuak hainbat ehunka milaka dolarreko kostu gehigarria du urteko." - Wikipedia, entziklopedia askea.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Erresonantzia_magnetiko_bidezko_irudigintza



Doctor Enrique Galindo Andújar
Tlf: (0034) 915545405
Email: info@enriquegalindo.info
Dirección: Calle Explanada 16, 28040 Madrid España
Webs: http://www.enriquegalindo.info/  http://www.enriquegalindo.biz/ http://www.imtra.eu/



No hay comentarios:

Publicar un comentario